martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Azkena, zuoi, irakurleoi

2023ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Hau da, irakurle estimatua, egunkari honetako zuzendariaren jaka jantzita idazten dudan azken zutabea; zuzendaria naiz idazteko orduan; ez, baina, zuek irakurriko duzuenean. Eskerrak emateko unea da.

Eskerrik asko 30 urteotan eduki ditudan lankideei lanbide zoragarri honen sekretu guztiak erakutsi dizkidatelako. Kazetaritzaz ezer gutxi nekiela izendatu ninduten Egunkaria-ko zuzendaria eta, uda honetan hasi berriak diren bekadunek ikasiko duten legez, egunero joan nintzen ikasten kontzeptu edo irizpide berri bat.

Mila esker modu batera edo bestera euskarazko egunkari bat egunero argitaratzeko abenturan laguntzen duzuen irakurleei, harpidedunei, BERRIAlagunei, erakunde publiko eta pribatuei, euskaltzaleei... Baita ere zuen etxeetako ateak zabalduta gure lana errazten duzuen alderdi politikoei, sindikatuei, eragile ekonomiko eta sozialei, kirol taldeei, kultur eragileei...

Egunero saiatzen gara, irakurle, merezi duzun bezalako egunkaria egiten. Lankide askoren lanaren ondorioa da egunero normaltasunez jasotzen duzun egunkaria, paperean eta pantailan. Pertsona bikainez osatutako talde eraginkorra da hau.

BERRIAren egunik onenak gaur hasiko dira, Amagoia Mujika zuzendari berriaren eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.