Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Azken tantak iturri lehorrari

2022ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Miguel Angel Blanco PPren Ermuko zinegotziaren hilketaren 25. urteurrena deja vú sentimendu bat uzten ari da. Ulertzekoa eta ona ere bada orduan gertatutakoa oroitzea eta salatzea. ETAren biktimek merezi dute aitortza —gatazkaren beste biktimen moduan—, eta garrantzitsua da, ezbairik gabe, haiek sufritutakoa ezagutaraztea, ez ahaztea. Besterik da, ordea, 25 urteren ondoren abertzaleen kontra egiteko baliatu zen Ermuko izpiritua berpizten saiatzea eta interes alderdikoietarako erabiltzea.

ETA desagertu eta 11 urtera, ETAk oraindik ere jardunean jarraituko balu bezala hitz egiten segitzen dute batzuek; eta ez da hori sinisten dutelako, ETAren kontrako diskurtsoak oraindik ere etekina ematen dielako baizik. Espainiako Kongresuan, Voxek eta PPk etengabe egiten diote erreferentzia ETAri; EH Bildu ETA dela esanez, eta Espainiako Gobernuari ETAren konplize izatea egotziz. Blancoren hilketaren urteurrenarekin, hori areagotu egin da. Kasu honetan, baina, mezuak ez dira hainbeste ezker abertzalearen kontrakoak, ez eta oro har abertzaleen kontrakoak. Sanchez da arerioa.

ETAren jomuga izateak, eta baita Blancoren hilketak ere, elektoralki etekinak eman zizkion PPri garai hartan. Eta orain iturri beretik edaten jarraitu nahiko du, lehortutako iturriari azken tantak atera nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.