Hizpideak

Azaroaren 20a zen atzo

enekoitz telleria sarriegi
2011ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Demokraziaren festa (omen) zen atzokoa, eta haren ajeez aritzekoa gaurtik aurrerakoa. Bozek, kopuruek eta zenbakiek neurtzen dute aspaldian demokraziaren kalitatea eta kantitatea, eta 2011ko azaroaren 20a festa ustezko horren bueltan geldituko da efemerideen zerrendan tokia hartuta.

Eta badira azaroaren 20ak festa ustezko horren bueltan efemerideen zerrendan tokia hartutakoak. 1841eko egun horretan jaio zelako Victor D'Hondt, festari eta kopuruei (des)proportzioa ematen asmatu zuen hura. 1936ko egun horretan hil zutelako Jose Antonio Primo de Rivera Falangearen sortzailea, demokrazia zer zen ere ez zekien beste hura. 1975eko egun horretan hil zelako Francisco Franco diktadorea, demokrazia eta harekin batera eskubide oro bahitu eta hankapean hartu zituen beste hura.

Eta 1984ko egun horretan erail zuten Santi Brouard, eta 1989ko egun horretan Josu Muguruza. Demokraziaren festa egun batean aukeratu eta haren bermatzaile ustezkoen aginduz hil zituzten haiek azaroaren 20 batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.