Politikariak gizartearen atzetik joan ohi dira, eta gehienetan ez dute erreakzionatzen —erreakzio itxura egiten— arazo bat mediatiko bihurtu arte, herritarren arazoa alderdien irudi arazo bihurtu arte. Orduan, behartuta, trakets, zerbait egingo dutela esaten dute, funtsean beren arduragabekeria ezkutatzeko. Halaxe egin dute Amaia Egaña hil eta gorpua oraindik hoztu ez denean. Patxi Lopezek dio etxe kaleratzeak «krisiaren alderik gordinena» bihurtu direla. Hark krisiaren urterik gordinenetan agindu du; etxea galdu dutenentzat, alferrik. PSE-EEko Rafaela Romeroren esanetan, politikariak heriotzaren «konplize» dira, eta barkamena eskatu du —Odon Elorzak ere bai—. Barkamena, ezer ez egiteagatik. Iñigo Urkulluk etxe kaleratzeak bertan behera uzteko eskatu du. Lehenago egin zezakeen: EAJk Jaurlaritza galdu aurretik ere bazeuden etxe kaleratzeak, eta EAJk kontrolatzen du Kutxabank. Bilduk, berriz, presazko agerraldi bat antolatu du, argazkian azaltzeko.
Alferrik. Beranduegi. Zoritxarrez, izango dira Amaia Egaña gehiago.
Hizpideak
Auzo lotsa Barakaldon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu