Pello Urzelai.
Hizpideak

Autoritarismoa

2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Agintea nagusikeriaz erabiltzeari deitzen zaio autoritarismoa. Askotan, kontzeptua eskuinari lotzen zaio, eta ez da harritzekoa, adibiderik ez baita falta. Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eman berri du adibide horietako bat. Aukera politiko jakin bat Eusko Legebiltzarretik kanpo uzteko tematu zen PP, alderdi sozialistaren laguntzarekin lortu arte. Bazterketa horri esker eskuratu zuen Quirogak Eusko Legebiltzarreko buruzagitza. Hiru urtean, egoera politikoa errotik aldatu bada ere, Quirogak bazterketa politika berari helduta jarraitu nahi izan du. Ezker abertzalearen ahotsa espazio politikoa berreskuratzen ari da, oraindik legezkoa ez bada ere. Quirogak, ordea, zentzugabea izateraino eraman du iraganeko baztertze politika hori: Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari diren bi legeei buruzko iritzia ematea eragotzi nahi izan die Bilduko hiru hautetsiri. Quirogak argudiatu du bere eskumena dela «ordena eta segurtasuna» bermatzea. Hitza debekatzea «segurtasunaren» izenean... autoritarismoa baino larriagoa, agian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.