mikel p ansa
HIZPIDEAK

Aukerak eta arriskuak

2022ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Ezagun da; sortze beretik ditu muga handiak Euskal Elkargoak. Eskumenetan ahalmen mugatua du erakundeak. Mugatua du aurrekontua ere; eta mugatua esparrua, Frantziako Konstituziotik eratorritako sistema instituzionaleko zati txiki eta ongi hesitu bat besterik ez delako. Ezagun dira muga horiek hasieratik. Baina badu Euskal Elkargoak ezaugarri bat, Euskal Herriko beste instituzio gehienek ez dutena: hautetsiak dira ordezkari; bestela esanda, herriko etxeen ordezkariek osatzen dute elkargoa. Mankomunitateek dute ezaugarri hori bera, baina askoz mugatuagoa lurraldez eta eskumenez. Alde horretatik, elkargoak badu Udalbiltzaren sorrerako ideiaren traza bat. Eta horrek ere baditu alde onak, eta ez horren onak. Interesgarria delako udaletako hautetsiak izatea politika publiko orokorrago batzuk diseinatuko dituztenak, udalez harago. Parlamentarien aldean, herrietako hautetsiek lotura eta ezagutza batzuk dituzte herriekin eta herritarrekin. Baina, aldi berean, zeregin horietan aritzeko denbora eta dirua falta dute, eta, neurri batean, horregatik sortu dira talde politikoak elkargoaren barruan.

Denborak esango du talde horiek elkargoa dinamizatzeko lagungarri izango diren, edo joko politikoa liskartuko duten. Oraingoz, ez da hori haien asmoa; eta orain dute aukera erakusteko, instituzioetan ere, badirela gauzak egiteko beste modu batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.