HIZPIDEAK

«Aukera historikoa»

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
<i>@mmuxika</i>
2023ko azaroaren 10a
00:00
Entzun

Luze joan dira negoziazioak Bruselan, PSOEren eta Junts Per Catalunyaren artean, baina, azkenean, akordioa erdietsi dute bi alderdiek. Hitzarmenak, inbestidura saiorako ez ezik, legealdi osorako ere izan nahi du, «normalizazio politiko, instituzional eta soziala» eskuratu ahal izateko.

 

Amnistia legeak lagunduko du bide hori egiten; orain gutxi arte ezinezkoa zirudiena posible dela baieztatu du akordioak: auziek irtenbidea izan dezaketela borondate politikoa egonez gero. Akordioaren sinatzaileen arabera, etorkizuneko erronkei aurre egiteko abiapuntua da. Horretarako bermea izan daiteke Espainiako Gobernua babestuko duten alderdien aniztasuna.

Besterik da oposizio politiko eta judizialetik zer etorriko den. Datozen egun eta asteak interesgarriak izango dira, Espainian politikagintzak ez baitu aurrekari eredugarririk. Maizegi ikusi da justiziak ezin diola eutsi politikoki hitzartu dena errespetatzeari, justizia egitea ideologia jakin eta errotu batekin lotzen baita. Kataluniako Estatutuaren bilakaera nolakoa izan zen eta zer ondorio izan zituen gogoratzea besterik ez dago. Euskal Herrian ere nahi baino adibide gehiago daude.

«Aukera historikoa» izango da gauzak beste modu batera egiten hasten badira, baina eskuin umiliatuaren kanpaina hasi da, eta irabaztera ohitua dagoenaren mina baino okerragorik ez dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.