Asko hitz egiten da gaur egun Internetek eta sare sozialek jarduera politikoan izan dezaketen eraginaz. Mundu birtualtzat jo izan da urte askoan, baina Udaberri Arabiarraz geroztik orokortu egin da birtualtasun hori errealitatearen zati bat delako sentsazioa, eta bere horretan ate bat bezain erreala dela ukaezina da jada.
Erreala da, bai, Ateak Ireki atariak Nafarroari eta Euskal Herriari eman dien arnasa. Batzuek ezkutatu nahi zuten errealitateari leihoak parez pare ireki dizkio, eta haize freskoak batetik bestera barreiatu ditu bizarrak, tartak eta ikurrinak. Eta horregatik zen deserosoa, horregatik utzi nahi dute ezkutuan, ez mezularia soilik, baizik eta baita errealitate hori bera ere, berriro.
Auzitegi Nazionalak leihoak itxi nahi ditu. Itxi du Ateak Ireki. Herrira-ren kontrako operazioaren logika ulertezina baliatuz, esparru komunikatibo bat zigortu du, auskalo zer sententzia auskalo noiz iritsi aurretik, adierazpen askatasuna mugatzeko beste saio batean. Arnasa nahi dute kontrolatu; haizea, baina, kontrolaezina da.
Hizpideak
Ateak itxi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu