jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Aspalditik erasoan

2015eko irailaren 12a
00:00
Entzun
Aspaldikoak dira Espainiatik zenbait euskal musika talderen aurka abiatzen diren erasoak. «Hi, txo, enteratu al haiz?». Horrela hasten zen Negu Gorriak taldeak Gure Jarrera bilduman atera zuen abestia (Esan Ozenki, 1991), zeinengatik Enrique Rodriguez Galindo guardia zibilak salatu zituen eta kolokan jarri zuen argitaletxearen etorkizuna. Epaileek arrazoia eman zioten azkenean musika taldeari, baina garbi geratu zen ordutik Espainiako botereek nahi zutenean jo zezaketela euskal musika taldeen aurka; harrezkero, euren larrutan jasan dute, besteak beste, SAk eta Su Ta Garrek ere, boikot eskaeren bitartez.

Orain Berri Txarrak taldeari egokitu zaio. Berriro. Jada ez dago aurreko bi hamarkadetako giro politikoa, eta PPren eskaerak ibilbide laburra izan du, Zaragozako udal gobernu taldeari kalte egiteko asmoa izan du, Berri Txarrak-i baino gehiago. Zorionez, Berri Txarrak-en ibilbidea hori baino sendoagoa da eta itzala, luzeagoa (Espainiako telebista publikoan jo dute aurten). Kontua da, ordea, adierazpen askatasunaren aurkako eraso bat dela, Euskal Herriaren eta musika sormenaren aurkakoa. Eta hori inoiz ez da txikikeria bat. Ez herri honetan. Aspalditik ari dira erasoan, Berri Txarrak-ek atzo salatu zuen moduan. Faltan sumatzen da horregatik erakundeen babes handiagoa, ez delako zilegi Euskal Herrikoa izate hutsagatik inork erabili nahi izatea. Taldeak berak atzo zioen moduan, «bada garaia antzeko jokabideei amaiera eman diezaiegun».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.