martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Asironen motxila

2023ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Denok gure iragarpen politikoak lasaiago egin ditzagun, ona litzateke adostea ahalik eta azkarren politikarien eta politikaren analisten artean noiz daukan bukaera data EH Bilduren motxilak. Alegia, noiz utziko dion ezker abertzalearen iraganak, delako motxilak, lehia politikorako tresna urratzailea izateari. 2025ean, 2030ean... Egongo da, bada, data bat.

Kirol denda berezituetan iragartzen den motxilaren oso estilo berekoa da EH Bilduren motxila, denetarako balio du. Aztien untxia balitz legez, nahi dutenean motxila agertu egiten da —Joseba Asiron Iruñeko alkatea ez izateko—, eta behar ez dutenean —EH Bilduk Espainiako aurrekontuak eta beste lege garrantzitsuak babestean— desagertu egiten da.

Iruñeko alkatetzaren eztabaidan ematen du batzuk ari direla prestatzen motxilaren aztiari bere lan ibilbide osoan bururatuko ez litzaiokeen trukoa. Bi zinegotzi bakarrik lortu zituen Koldo Martinez Gero Baikoa izatea alkate, hark halako lau, zortzi zinegotzi, eskuratu zituen Asiron EH Bildukoa zokoratuta. Dena motxilaren izenean.

Ulergarria da hautagai guztien gogoa alkate izateko, baina komeni da bidezidor batzuk saihestea. Edo ulertarazi nahi digute Asironi botoa eman ziotenek ez ziotela eman bera alkate izan zedin, baizik eta Koldo Martinez alkate egiteko.

Etika, erietxean eta politikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.