Pello Urzelai.
Hizpideak

Artea bizirik

2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
I majinatu ezinezkoa da zuzeneko arte ikuskizunik gabeko mundua. Dantza, antzerkia, musika... Bertatik bertara, bizi-bizian. Kulturak bizipena dakar, eta bizipenarekin batera bizia. Zuzenekoa edo aurrez aurrekoa bada, bizitasun berezia dakar, esker onekoa. Hartu-emanen aberastasuna du berezkoa. Imajinatu ezinezkoa da kultur emankizunik gabeko mundua. Baina kinka larrian dago. Desagertzeko zorian. Horrela bizi dute arlo horretako sortzaile eta profesionalek. Antzerki munduko Eskena elkarteak, Euskal Promotoreen Elkarteak, Euskal Aktoreen Batasunak eta Euskadiko Musikarien Kolektiboak uste dute «zuzeneko ekoizpen eszenikoen sare osoa desagertzeko zorian» dagoela. Krisi ekonomikoaren eraginez instituzioek kulturari ematen zioten babesa «modu kezkagarrian eta etengabean» murrizten ari dela diote. Bizipenak eragiteaz gain enplegua eta aberastasuna ere sortzen dutela diote. Tokiko erakundeek aurrekontuaren %0,7 zuzeneko ikuskizunetarako erabiltzea eskatu dute. Artea bizirik nahi dutelako. Artea bizia delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.