inaki petxarroman
Hizpideak

Arrasate

2013ko azaroaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bada nor Arrasate. Euskal Herri osoari kooperatibismoaren eredua erakutsi zion, eta enpresa munduan gauzak egiteko beste era bat egon zitekeela frogatu zuen. Ez zela zertan izan dirua egitea helburu, baizik eta taldeko kideak, alegia, pertsonak, zaintzea: elkarlan eta elkartasunez. Gero iritsi zen munduratu beharra, globalizazioaren arau gupidagabeei aurre egin eta pertsonari ez baizik eta kapitala pilatzeari besterik begiratzen ez dion sistema kapitalistaren arauetara moldatu beharra. Txalupa itsasontzi bihurtu zen lehenik, eta transatlantikoa gero. Eta bidaia luzeak kontinente askotara eraman zuen: Amerika, Asia, Europa...

Itsas azpiko korronte sakonek hondoratu dute transatlantikoa. Galdu da ikurra. Fagorrenak egin du. Bidaia horretaz zer ikasi handia dauka kooperatibismoak. Zeren eta, Fagorrek ez, baina kooperatibismoak badu, izan behar du, etorkizunik. Eta hor, hasierako balioak ez ezik, tamainaren eta tokikotasunaren kontzientzia berreskuratu beharko da. Hurrengo bidaia, beharbada, txalupaz egin beharko baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.