Amagoia Gurrutxaga Uranga.
HIZPIDEAK

Argazki bat gutxiago

2015eko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Xabier Alegriaren argazkia kontzentrazio batean bai eta bestean ere bai, Egunkaria aurrera kanpainaren barruan. Hemeroteketan jasota daude: hango eta hemengo agerraldiak, bilerak, elkarrizketak, salaketak, tantaka-tantaka kartzelatik ateratzen ari ziren auzipetuen harrera... eta Xabier Alegriaren argazkia eskutik eskura. Eta haren tortura salaketa: «Plastikozko poltsak eskutan, berauen soinua belarri ondoan jarri eta mehatxatu ninduten poltsa egingo zidatela, baita aplikatu ere. Bi saio jasan nituen, itotze sentsazio larria sentitu nuen. Apurtuta utzi ninduten».

Dozena bat urte joan dira ordutik, erraz esaten da. Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako operazioetan auzipetutako guztiak absolbituta daude, baina euskal presoen aldeko mobilizazioetan segitu du agertzen Alegriaren argazkiak. Paradoxek batzuetan ez dute etenik, beste egunkari bat —Egin—ixteko operazioaren ondorioz eduki dute preso atzo arte. 18/98 auzia, Orain SA atala. Adierazpen askatasunaren liburu beltzean orrialde asko hartu beharko dituen kapitulua horixe ere.

Xabier Alegria kalean da, gertukoek ez dute hura argazki bidez ordezkatu beharrik izango aurrerantzean. Isidro eta Patxi Murga, Javier Salutregi, Carlos Trenor eta Jexuxmari Zalakain kartzelan daude, oraindik ere, auzi beraren ondorioz. Kartzeletako galeria soiletan oinarritutako politikaren erakusgarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.