Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Andrezaharra

2023ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Andrezaharraren manifestua idatzi zuen Mari Luz Estebanek. Eta manifestuaren aurretik, hitzok daude, Pamielak argitaratutako izen bereko liburuan: «manifestu bat da / zure garaiaren eta zure gizartearen / Arrazoiaren aurka idaztea / leiho bat zabaltzea etorkizunera». Inprimatu eta paretan jartzeko modukoa da manifestua, eta lerrootan laburtu ezinezkoa. Baina manifestua «Arrazoiaren aurka» idatzitako testu bat da. Andrezahar batek bere gorputzetik idatzia.

Hala dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak, zahar galdetuz gero: «Pertsonez eta izaki bizidunez mintzatuz, adin handia duena». Ez da izpiritu kontua, ez da jarrera kontua, adin kontua besterik ez da. Baina zergatik kostatzen da hainbeste gazte adjektiboa kentzea? Eta zergatik, are gehiago, pertsona hori andrea baldin bada?

Manifestuan, gauza ederra da andrezaharra izatea, eta era berean, ez hain ederra. Izan ere, andrezahar izatera iritsi denak zapalkuntza asko eta askotarikoak bizi ditu: sistema heteropatriarkalaren zapalkuntza askotarikoak bizitzeko adina beta izan du, gogorik izan ez arren. Eta zahartutakoan ere biziko ditu halakoak. Sistema heteropatriarkalak ez baitu etenik. Manifestuaren lehen hitzak: «Ezinezkoa dirudiena ahalezko bihurtu ohi du feminismoak». Bideak urratzen segitzeko leku bat da zahartzaroa ere. Urratzeko asko dagoen leku bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.