Uxue Barkosek ondoko esaldi hau bota zuen atzo Nafarroako egoera politikoari buruzko eztabaidan: «1978ko trantsizioan diseinatutako estatu espainiarraren egunik zailenak bizi ditugu». Kataluniaz ari zen, hango egoerak Nafarroan ere izango baitu eraginik. Nafarroa, Katalunia bezala, «estatu espainiarra» izeneko estatu horren meneko delako esan bide zuen bizi ditugun uneak zailak direla.
Barkosen arabera, lehenbailehen eten behar dira «indarrezko neurriak» eta «gatazka antzuak». Kataluniaz ari zen hori esan zuenean, baina halakorik Nafarroan errepika ez zedin ere ari zen esaten. Honela borobildu zuen:«Nafarroak asko daki gerraz eta indarkeriaz, eta beti atera da galtzaile barne eta kanpo akordioak lortu ez direnean».
Auzia da, ordea, nola lortu akordioa. Are gehiago, akordioren bat egin behar duenik ere onartzen ez duen alde batekin. Nahiz eta hamaika bider eskatu beste aldeak. Hori ari da gertatzen Katalunian, horregatik ari da erabiltzen estatua indarra. Beraz, gatazka badago, baina antzua ote den... Behintzat, balio izan baitu 1978kotrantsizioan diseinatutako estatu espainiar hori ezbaian jartzeko. Eta aldaketa politikoa aldarrikatu eta gauzatu nahiko luketen politikariek ez liekete izkin egin behar gatazkari, hots, gatazka politikoari. Aldaketari beldurrik eduki gabe.
HIZPIDEAK
Aldaketaren beldurra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu