Hizpideak

Albiste Gatza

inaki petxarroman
2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Irten da espetxetik. Izan da albiste berriro. Atxilotu zutenean bezala, duela 31 urte. Torturatu zutenean bezala, hamaika egunez. Espetxez aldatu duten hamazazpi aldietan bezala. Parot doktrina ezarriz, zigorra handitu diotenean bezala. Espetxean denbora gehien igaro duen euskal presoa da. Albiste tristea, berez, porrot kolektiboaren isla.

Iritsi da etxera. Dena dago hain aldatua hemen! Ikusiko zituen, lehenbizikoz, abiadura handiko trenak Durangaldean egindako orbain sakonak. So egingo zion Boroako zentralaren tximiniatzarrari. Errepide eta autoen anabasa izugarriari.

Bere aldeko ongietorri ekitaldiak debekatu dituzte. Nahigabeko albiste, berriz ere. Eta badu ordua albiste ez izateko: goizean esnatu eta gertukoak laztantzeko. Leihora atera eta Urkiolako mendiei begiratzeko. Kalera atera, ogia erosi, adiskideak agurtu, kafesne bat hartu, gazte garaikoak gogoratzeko... Asko aldatu da Euskal Herria. Baina, funtsean, utzi zuen bezalatsu dago. Korrika dator, Gatza, Korrika dator...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.