Hizpideak

Aireportuak airean

Jon Eskisabel.
2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Bost aireportu 150 kilometroko eremu batean izatea bideraezina dela erakusten dute azken urteotako datuek. Hondarribiko, Forondako eta Noaingo aireportuek bidaiarien %45 galdu dituzte 2007tik hona —milioi erdi bat pasatxo—, eta urtean 4 eta 11 milioi euro arteko galerak sortzen dituzte. Noaingo kasua bereziki esanguratsua da, iaz terminal berria zabaldu baitzuten. Bidaiariak eta enpresak erakartzeko duen gaitasunik ezakagerian utzi du inbertsioaren zentzugabekeria, eta kontuan hartuko beharko lukete Hondarribiko aireportua handitzea bultzatzen dutenek. Beste aldean, Loiukoak eta Miarritzekoak gora egin dute, Bizkaikoak nabarmen gainera, eta epe laburrean aire azpiegiturak haien inguruan berrantolatzea litzateke zentzuzkoena. Eusko Jaurlaritzak Loiuko aireportuaren osagarri ikusten ditu Foronda eta Hondarribia. Gasteizkoak garrantzia du merkantzien garraioan, baina gero eta zailagoa dirudi Hondarribikoari etorkizuneko irtenbidea aurkitzea. Zer esanik ez Noaingoari, ondoan oso aurkari gogorra baitu: trena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.