inaki petxarroman
Hizpideak

Ahulenak jomugan

2012ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Jaurlaritzak diru sarrerak bermatzeko errenta kenduko die 3.637 laguni, enplegu planetan ez parte hartzea,aurkitzeko moduan ez egotea eta Lanbideko aholkulariarekin jarritako hitzordura ez agertzea egotzita. Lehendik beste 2.031 laguni kendu zien errenta, eta, beraz , dagoeneko 5.668 pertsona dira zerrenda horretan. Lanbidek esan du neurri horiekin 47,88 milioi euro aurreztu dituela. Ulertzekoa da erakundeen laguntzak jasotzeko baldintza batzuk bete behar izatea. Ulertzekoa da betetzen ez dituztenei dirua ez ematea. Hain ulergarria ez da, baina, ezkerreko gobernu batek gizarteko sektore ahulen aurkako halako kanpainak egitea, zalaparta handiz, gainera.

Egin ditzakete antzeko kontrolak dirua itzultzeko eskatzeko diru laguntza itzelak jaso ostean itxi eta dozenaka langile kaleratu dituzten enpresei. Edota ogasunari iruzur egiten dioten errenta handiei kontrol zorrotzagoa ezarri. Beharrezkoa da diru publikoa kontrolatzea, baina lupa noren gainean jartzen den erakusten du ikuskatzaileak ezkerreko edo eskuineko begitik begiratzen duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.