HIZPIDEAK

Agur Brown, aio Blair

Estitxu Elduaien.
2010eko irailaren 26a
00:00
Entzun


Milliband. Abizen hori izango du Erresuma Batuko laboristen buru berriak. Izena; Ed, azkenean gazteenak hartu baitio aurre David anaiari.Sindikatuen babesa bazuen Edek, eta bere aldera egin dute, azkenean,joera argitu gabe zuen beste hainbatek.

Ezkerrera gehixeago jotzen duelako hautatu ei dute Ed. Laborismoaren azken bi buruek izan duten zentrorako joerarengandik urrundu delako.

Bi anaiak izan ziren Brownen gobernuko ministro. Biak izan dira lehen ministroari fidel, baina gazteak haren erdirako bidea saihesten jakin du. Eta blairzaleekin ere izan ditu harremanak, baina haiengana gehiegi gerturatu gabe.

Garai bateko laborismora itzuli nahi du Edek, eta hori eskertu egin dio, nonbait, oinarriak. Izan ere, azken hauteskundeetan laboristek izandako porrotaren atzean alderdiaren azken bi liderren mamua ere egon da: nekatu egin ditu herritarrak Brownen griseriak, eta aspertu Blairren itzalak. Aurpegi berriak nahi dituzte, eta horren alde egin dute laboristek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.