HIZPIDEAK. Pello Urzelai

Agirreren gogoeta

2010eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Think Gaur Nafarroa 2020 ekimenaren ondorioak aurkezteko ekitaldian, Jose Antonio Agirre lehendakariaren aipu bat gogora ekarri du Iñigo Urkullu EAJren EBBko buruak. Ibarretxe lehendakariak joan den urriaren 25ean Kursaaleko hitzaldian gogoratu zuen berbera: «Bitxia da ikustea gure herriko ezkerreko indarren eta eskuin monarkiko espainolisten arteko bateratzea, euskal herria askatasunaren alde altxatzen den unean gertatzen ari dena. Orduan bat etortzea zilegi da, berez gertatzen da». Urkulluk gogoratu du Agirreren gogoetaren gaurkotasuna: «PP-UPN indar monarkiko espainolistek eta PSN eta PSNko sozialistek burdinazko ituna itxi dute, hemen eta han». Eta Patxi Lopez lehendakariak, beste ertzetik, berretsi egin du: «Euskadin hasitako aldaketak ez dauka atzerabiderik, eta zabaldu egingo da diputazio eta eta udaletan». Beraz, hain argi badago, zein da estrategia eraginkorra burdinazko itun horren inguruan? Lehenago edo geroago, onartu beharko dute indarrak batzeko gaitasunean datzala erantzuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.