Hizpideak

Abuztukoa ote da etena?

Genero indarkeria salatzeko egindako elkarretaratze bat, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
enekoitz telleria sarriegi
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Eten baten modukoa da abuztua askorentzat. Edo uda bere horretan. Abuztuan garrantzia izan duten gai asko abuztuan sortu direlako izaten omen dira garrantzitsuak. Udako gaiak direlako. Benetan garrantzitsuak diren gaiak etena gertatu aurretik agendan zeudenak dira, ez abuztuak ematen dituenak, ez udak ematen dituenak. Gaur egingo du Eusko Jaurlaritzak uda osteko lehen gobernu kontseilua, Donostiako Miramar jauregian. Urte politikoari hasiera ematen dion ekitaldia izan ohi da, eta bezperan bi dira bilerari begira Eusko Jaurlaritzako kideek ahotan hartuta darabiltzaten gaiak: udalen lege proiektua eta Lurralde Historikoen Legea.

Etena, beraz, ez da abuztuak eragiten duena, etena, geroz eta agerikoagoa, herritarren eta agintari politikoen artean dagoena da, gaien benetako garrantzia neurtzerakoan.

Abuztuko etenean, izan ere, beste bi emakume hil ditu genero indarkeriak—aurten Euskal Herrian badira jada bost—. Abuztuko etenean, izan ere, sekula baino gehiago izan dira sexu erasoak —Donostiako adingabe bati egindakoa izan da azkena, hamar egunen buruan egindako bigarrena, beste bat ere izan zelako hiriburuko jaietan; bost eraso homofobo izan dira Bilboko jaietan, eta bortxaketa saio bat—. Abuztuko etenean, izan ere, lau izan dira lan istripuz hil diren beharginak —urtea hasi zenetik 37 dira lan istripuz hildakoak, eta uztail amaieratik langile bat hil da hiru egunean behin lan istripuz—.

Etena, beraz, ez da abuztuak eragiten duena, etena, geroz eta agerikoagoa, herritarren eta agintari politikoen artean dagoena da, gaien benetako garrantzia neurtzerakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.