Hizpideak
Abuztuko bero zakarra
Abuztua entzutearekin batera, gehienei atsedena, hondartzak eta beroa etortzen zaizkie burura. Azken urteotan, ordea, beroa da hiru horietatik politika ekonomikoaren arduradunek izan duten bakarra. Bero zakarra, gainera. Oporrak gero eta laburrago, eta gehienak etxetik gertu, bainujantzitik jakara pasatzera behartuko dituen deia noiz etorriko. Abuztua oso hilabete arriskutsua bilakatu da ekonomiarentzat, lokartutako gizartea astintzeko inoiz baino ahalmen handiagoa dutelako finantza merkatuek. Duela bost urteko abuztuan hasi ziren merkatuak urduri jartzen, AEBetako etxegintza burbuilaren leherketak beste sektoreetan izan zitzakeen ondorioak aztertzeko astia izan zutenean. Eta duela urtebete hasi zen Italiaren eta Espainiaren zorraren aurkako erasoa. Eragile erdiak oporretan daudenez, nahikoak dira operazio gutxi batzuk hedabideetan titulu ikusgarriak egiteko, eta horren ondorioak urte oso batez nozitzeko. Aurtengo abuztuak ere bero itxura du, eta etzi Mario Draghik sukarra jaisteko botikarekin asmatu ezean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu