Duela 50 urtetik, Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari John F. Kennedyk Kubaren aurkako bahimendu ekonomikoa indarrean jarri zuenetik,kalte ekonomiko eta sozial handiak izan ditu uharteak. 50 urte igaro izanak bi gauza uzten ditu agerian: batetik, bahimenduakporrot egin duela —iraultzaren amaiera azkartzea zen helburua— eta, bestetik, larri den herrialde bat are eta egoera larriagoan uzten duela, beste xederik gabe.
Bahimenduaren aurka agertu da Nazio Batuen Erakundea hogei aldiz —iaz, adibidez, bakarrik AEBak eta Israel agertu ziren alde—, eta horrek nabarmen uzten ditu neurriaren bidegabekeria eta lege oinarri falta. Bahimenduaren kalteak zenbatzea oso zaila bada ere—Kubako Gobernuak dio galera ekonomikoa 100.000 milioi dolar ingurukoa izan dela—, ukaezina da haren eragina oso kaltegarria dela kubatarrentzat. Eta, hori gutxi balitz bezala, AEBetan nagusi den ustearen aurka, bahimendua bertan behera uzteak Kubak hurrengo urteotan egin nahi dituen aldaketa politiko-ekonomikoak azkartu egingo lituzke.
Hizpideak
50 urteko bahimendua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu