Hizpideak

236.000 arrazoi

Iker Aranburu.
2011ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Hainbat urtez opor fiskaletan enpresei emandako diru guztia dagoeneko itzulita zegoela esan dute foru ogasunek, eta, hortaz, argudiatu dute Luxenburgok laguntza horiek ezeztatzeak ez zuela baliorik izango. Baina argudio horren atzean arauen interpretazio bat besterik ez zegoen: diru laguntzen zati batek baimena zuela ulertu dute aldundiek, eta, hortaz, hortik gora jasotako dirua baizik ez dute itzuli. Europako Batzordeak, berriz, enpresei emandako guztia eskatzen du, eta Europako Justizia Auzitegiari dagokio orain erabakitzea zein interpretazio den zuzenena. Baina, bitartean, diru guztia itzultzen ez duten egun bakoitzeko 236.000 euroko isuna jasotzen dute ogasunek, herritar guztien poltsikotik ordaindu beharrekoa. Isun horren pisua 50 milioira heldu denean, doinua aldatzea erabaki du Bizkaiko Aldundiak, eta emandako laguntza guztiak itzultzeko eskatu die enpresei, «badaezpada». Gipuzkoak esan du gaia aztertzen ari dela, baina Arabak diru guztia itzuli duela dio. Eta isuna gizentzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.