Bi mila eta hamaseian. 2016an. Donostiak Europako kultur hiriburutza izango duen urte horretan bertan aterako dira espetxetik Rafa Diez eta Arnaldo Otegi. Apur bat lehenago Bateragune auzian zigortutako ezker abertzaleko beste hiru kideak: Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta. Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak jaitsi egin ditu Gorenak. Baina, absoluzio eskaerari muzin eginda,ETAren aginduetara eta erakunde armatuko kide izanik ari zirela berretsi du. Horren arabera, Batasuna berregituratu nahi zuten, ETAk aginduta. Eta ez zuten asmorik ezker abertzalearen barruan eztabaida politikoa bultzatzeko. Epaiak ez du inondik ere ezker abertzaleak azkeneko bizpahiru urteetan egin duen bide politikoa kontuan hartzen. Otegik, Diezek, Jacintok, Rodriguezek, Zabaletak eta beste hainbatek epaiketan bertan berretsi zuten bide politiko hori bera.
Garai politikoki biziak datoz Euskal Herrian, baina fase berri horretan agente guztien beharra dago. 2016. urtera itxaron gabe.
Hizpideak
2016an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu