Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

2.000 blokeatze eredugarri

2022ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Miarritzeko aireportua, trenbidea, errepideak, zubiak, herrietarako sarbideak... Pausu, Hendaia, Ziburu, Donibane Lohizune, Azkaine, Donibane Garazi, Ezpeleta, Maule... Aireportuan hasi, eta errenkadan etorri dira blokeoak, Frantziako Poliziari erronka jota, aurrez aurre dituztela. Bakegileek iragarritako fase berria bete-betean sartu da.

Ekintza indartsua, zehatza, ikusgarria izan da atzokoa, desobedientzia zibilaren erakusle argia: kolektiboki, baina nork bere arduraz eta modu ez-bortitzean aritu dira 2.000 ekintzaile inguru; izan ere, mobilizazioa eta protesta beste tresnarik ez da geratzen botereak eztabaida publikoari eta demokratikoari ateak ixten dizkionean, estatuak ezer aldatzeko prest ez daudenean. 26 pertsona atxilotu dituzte, ia mila identifikatu dituzte, baina, arrisku hori zegoela jakinda ere, ausartu dira arduraz Ipar Euskal Herria hankaz gora jartzera, presoekin eta bake prozesuarekin zer gertatzen ari den inork ez baleki.

Injustizia eta urraketak eraldatzeko beharra baitago. Bake prozesua desblokeatzeko blokeatze bat baino gehiago beharko dira, baina Bakegileen ekinaldiak balio dezake inoiz protestara batu ez direnak erakartzeko, eskatzen dena zilegia baita, eta ekintza, duina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.