andoni egana

Zumea

2025eko urtarrilaren 26a
05:00
Entzun

Zumea bezain gauza xumetik egun xextragai diren kontu asko azal daitezke. Greziarrek Kanwvn deitzen zioten zumeari, eta neurgailu gisara erabili zuten zume-adarra, erregelatzat. Erromatarrek hitzari eutsi zioten, baina jatorria ahaztuz eta erabilpenean azpimarra eginez. Orduz geroztik kanon da neurria, erregela, araua, eredua, ordainsaria... Hala heldu zen gaztelerara eta guk ere hitza geure egin dugu.

Orain, Azpeitia izango da etxe hutsei kanona ezarriko dien lehen udalerria. Bazen garaia norbaitek neurriak har zitzan. Jenderik gabeko etxe asko eta etxerik gabeko jende mordoa dituen gizarte bat ez baita batere osasuntsua. Etxebizitza hutsen jabeak erabakiaren aurka azalduko dira argudio aski ezagunekin. Lanaren poderioz lortu dutela etxebizitza hori; ez dutela zertan alokaturik maizterrak ordainduko dien ziurtasunik gabe; ordaindu arren txiki-txiki eginda utziko dietela etxea; beste batzuk bidaiatan eta zurrutean xahutua eurek bigarren etxebizitza lortzeko aurreztu dutela... Azken batean, eskubidea dutela euren sosekin nahi dutena egiteko. Baina legea lege da. Kanona. Eta eskubideen gainetik egon daiteke une jakin batean gehiengoaren onura.

Etxe hutsei eusten saiatzen den jabeari, zume-puntta batekin pare bat hanka-zainetako. Ez bortitzegi. Ez gehiegi. Juxtu, sakeletan gainezka dauzkaten txanponek ihes egiteko adina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.