andoni egana
HITZ ETZANAK

Zirrarak

2023ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Zenbat aiene, Jesus, gizajoak eta ume koitadua... esan ote dugu, Maroko astindu duen lurrikararen ondorengo irudiak ikusita! Irudiek eragin egiten digute. Hitzek, ez hainbeste.

Lan istripuak ugaritu egin dira kualifikatu gabeko lanetan ari diren atzerritarrei dagokienez. Duela lau urte baino lau aldiz istripu gehiago jasaten du gurean lanean ari den etorkinak. Esaldi bi. Irakurrita min nekez ematen dutenak. Baina kontua da industriaren eta eraikuntzaren pandemiaren ondorengo susperraldia presatia izan dela eta enpresariek formakuntza handirik gabeko langileak kontratatu dituztela, behin-behinerako, eta auskalo ze soldataren truke. Premia duenak baietz esaten dio eskainitako orori. Eta premiarik handiena iritsi berriak izaten du. Galdua, deserrotua, prestakuntzarik gabea, agindutako edozeri ekiteko prest dagoena... Sartu ezaugarri guztiak koktel batean, eta ezaugarri horiek betetzen dituena da lan-istripu bat izateko hautagai nagusia.

Halere, hitzak hitz baino ez dira. Ez dugu inor aldamiotik erortzen edo burdin-pieza batek zapalduta ikusi. Jasan genezake. Ohartu ere ez gara egingo gurean lan-istripurik gehien jasaten dituzten kanpotarrak, hain zuzen ere, marokoarrak direla. Eta ez diot nik. Gipuzkoako Fiskaltzaren txostenak dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.