andoni egana
HITZ ETZANAK

Zergak

2022ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Duela pare bat aste, hautsak harrotuzituzten Nico Williams Athletic taldeko jokalariaren adierazpenek. Aitortu zuen euskaraz zero zekiela, eta, zergekin zer egin behar zen galdetzean, jaitsi egin behar zirela bota zuen zalantza izpirik gabe.

Aintzat har dezagun 19 urte baino ez dituela eta futbolaria dela. Alegia, ez niokeela ideiei buruzko erantzukizun pertsonal handirik eskatuko. Baina zerbait ematen du aditzera. Esaterako, hezkuntza sistemak ez duela behartu euskarazko hitzik ere ikastera. Eta zergen premiari buruzko deus ere ez duela ikasi. Adin horretako gazte batek zerga hitza entzun eta automatikoki txartzat edo arriskutsutzat hartzen baldin badu, zerbait gaizki egiten ari gara.

Eta heziketatik lortzen ez dena bestelako bideetatik, zigorretik esaterako, lortu nahi izaten da. Batzuetan bidezidor malkartsuetatik, hartu ala utzi, zer egin ez dakizun horietakoetatik. Gipuzkoako Foru Ogasunak iruzurfiskalaren aurkako telefono zenbaki bat jarri zuen abian duela hamabi urte, herritarrek anonimoki euren salaketak egin zitzaten. Egunotan azaldu dira hedabideetan deien zifrak eta datuak. Ez didate askorik esaten. Bestea da nik jakin nahi nukeena: nork salatzen du nor anonimoki, eta zergatik. Giza izaeraz asko ikasiko genuke hori jakinda...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.