andoni egana
HITZ ETZANAK

Zegamarra

2019ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
«Gure herriak ez dauka kondairarik. Pobrea da. Ez dauka pirata koxkor pare bat, langile sofritu batzuk, muga zentzugabe asko, mila zorigaizto besterik. Ez da gutxi». Esango nuke pirata parea bakarrera ekartzen genuela guk kantuan. Ez nago ziur. Gogoan dudana da, ume artean, pirataren aipamena zela kantutik gehien gustatzen zitzaiguna, ez geneukala aitortzeko bazen ere.

Imanol Urbietak musikaturik, hitzok lehen eskutik ikasteko aukera izan genuen. Ez genekien Manifestu atzeratua zuenik izenburu. Ez genuen sumatzen zenbat luze zen Joxe Azurmendiren testua. Ez genekien Parisko 68ko maiatzetik Burgosko 70eko abendura arteko tarte hura gisa horretan bizitze hutsagatik zeinen pribilegiatuak ginen. Ez genekien «Aginako zero» hori zer zen. Genekien bakarra zen abestia laino hasten zela eta gora egiten zuela gero, eta ozen kantatzen genuen «ta euskalduna konforme zegoen. Ta libre izan nahi zuen. Baina libre izatea gauza ikaragarri zaila da!».

«Gure herriak ez dauka kondairarik. Progrea da» kantatzeko tentazioa ere sor daiteke egun. Oro ez dela azalkeria, kondairarik ez baina iturburuak baditugula erakuste aldera, Joxe Azurmendi. Euskal Pentsamenduaren ur-jauzia kongresua abian da. Piratarik ez daukagu; altxorrak bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.