andoni egana
HITZ ETZANAK

Xexenak

2019ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Bi hilabete eta bi egun. Ez zuten gehiago behar izan gure herrian sartzeko. Ez dut gerraz eta holakoez deus ulertzen, baina beti iruditu izan zait nahikoa epe laburra. Bi hilabete eta bi egun. Uztailaren 18tik irailaren 20ra. Eta gure herria ez dago gune-gunean, itsasertzean baizik.

Ume ginela ospatu egiten zen irailaren 20a gure herrian. Baditut oroitzapen printza bakanen batzuk: espainiar banderak balkoietan —ez dakit asko ziren edo asko iruditzen zitzaizkidan— eta xexenak Munoan. Jendea, jende asko, haiekin jolasean. Festa. Francoren izena askotan, baina frankista hitza ez nuen entzuten umetan, edo ez zitzaidan gogoan iltzatu. Fatxa ere ez. Ezta faxista ere. Karlista entzuten nuen. Eta horregatik, banekien izan bazirela, eta ez gutxi, ahapeka aipatzen ziren haiek.

Nafarroa Etorbidea —handik barrena iritsi baitziren Francoren tropak— eta eraikinen batzuetako ateburuetako uztarri eta geziak baino ez zirela geratu ordutik zirudien. Jendeak askotariko bideak hartu zituen trantsizio garaian. Baina bada, nonbait, guztiz ezkutatu ez den joera bat. Ziur nago gutariko bakoitzak Vox-ek bere herrian zenbat boto lortu dituen begiratu duela egunotan. Gurean atzaparkada bat baino gehiago. Bost hilabetek egunak hainbat...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.