andoni egana

Xantaia

2025eko otsailaren 1a
05:00
Entzun

Ohitu egin ginen baserriaren irudi bukolikora. Txomin Agirre. Basarri. Edo Lazkao Txikiren Oh baserritxo! bertso ezagun haiek. Eta egia da baserriak egin diola bere ekarpena natur orekari, gure hizkuntza inon baino hobeto babestu dela han, edo bestelako bizimodu bat eta begirada bat posible dela erakusten duela baserriak. Inbidia ere sor dezake baserritarrak duen naturarekiko harremanak, lan askotarikoak egiteko umetatik duen trebetasunak, denbora kalekoek baino tenple hobez kudeatzeko duen berezkoak…

Baserria distantzia ere bada, ordea. Urruntasuna. Eta gauzek okerrera egiten dutenean, izan daiteke isolamendu ere. Autorik ezean autonomiarik ez; gidabaimenaren faltan beti norbaiten beharra.

Gizonezko bat epaitzen ari dira, Urola Kostako baserri batean urteetan emazteari sexu erasoak egin eta bi umeei tratu txarrak emateagatik. Hauek jo egiten omen zituen. Emaztea, berriz, sexu harremanak izatera behartu. Eta askotan xantaia bidez. Igandean-edo umeekin laurak batera irteteko plana egiten bazuten, gizonak baldintza jartzen zion emazteari: «Larrua emadan edo ez gaitun inora irtengo». Eta umeen onarengatik emazteak etsi. Halako batean, umeak hartu eta alde egin zuen baserritik. Horrelakoak, eta maizago, kalean ere gertatzen direla esango didazue. Gugandik metro gutxira eta geu ohartu ere egin gabe. Arrazoi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.