andoni egana
HITZ ETZANAK

Ulertezina

2022ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Horra: «Kudeaketa aktiboaren bidez balio erantsia sortzen dugu. Espainian erroturiko elkarte talde bat gara, inbertsio gaietan aholkularitza eta kudeaketa independentean zedarritua, aktibo errealen inbertsio eta kudeaketara bideratua, bai norbere kontu, bai hirugarrenen izenean. 2003an sortua,sorreratik Azora Taldeak 6.700 milioi euro bereganatu ditu, nazio nahiz nazioarteko kapital instituzionalekoak, eta egun, 9.200 milioi euro kudeatzen ditupro-forma kudeaketa modupeko aktiboetan, 18 lan-adarren bidez».

Ulertu zerbait? Nik ere ez. Gaztelerazko web-orri batetik hartu dut pasartea eta neure kabuz saiatu naiz euskarara ekartzen. Badakit itzultzaile kaxkarra naizela, baina pasarte hori ongi itzuliko duen Koldo Mitxelenarik jaio den duda egingo nuke.

Herenegun, Donostiako Gros auzoan trafikoa etena. Ertzainak ari ziren Azora Taldearen etxebizitza bat okupatu zuten lagun batzuk indarka ateratzen, eta kalean lagun horiei babesa ematera joandako beste hainbat pertsona zeuden. Agintariek egin beharreko lehenengo lana litzateke web-orrietako aurkezpenak modu ulergarrian etor daitezen bermatzea. Kasu honetan, adibidez: «Harrapakari taldea gara. Guk asko badugu, besteren gutxi-askoek eta nondik norakoek ez digute batere axola».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.