andoni egana

Ulermena

2024ko otsailaren 28a
05:00
Entzun

«Oin altuaren gainean modu informalean egituratutako prismazko bloke txiki batek eta oinarrian duen oskol modukoak osatzen dute artelana. Arte adituek egituraren eta kanpoko geruzen iragazkortasunaren arteko harremanean denboraren iragatearen historia pilatzen doala diote».

1966ko maiatzean egin zioten Udarregi bertsolariari omenaldia, Usurbilen. Remigio Mendiburuk egin zuen artelana. Ez zitzaien asko gustatu hurbildu ziren bertsolariei. Zendu zaharra ez den batek, figuratiborako baino ez begirik, hala idatzi zuen: «Ez du ez giza itxurarik eta ez ezer». Gustukoa dut nik. Mendiburuk ongi harrapatu zuen Udarregi berezi egiten duen ñabardura nagusia. Ez zekien idazten, bertsoak buruz egiten zituen, eta marratxo bat egiten zuen etxeko habe batean bertso bakoitzeko. Marra desberdinak, jakina. Gero, Usurbilgo organo-jotzailea baserrira joaten zitzaionetan, marrei begira gogoratzen zituen bertsoak eta kantatzen, idazten zekienak apuntatu eta jaso zitzan. «Oskol modukoan» bederatzi marra azaltzen dira. Eta hura da Udarregi, ez sudur bat eta bi belarri.

Mariasun Landak atzoko BERRIAn: «Belaunaldi berriak akulturizatuta daude: joan museo batera eta ez dute ezer ulertuko». Azalpena lehen ahapaldikoaren tankerakoa bada, erraz-erraza ere ez da...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.