andoni egana
HITZ ETZANAK

Txomin

2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Txomin hil da. Txomin Garmendia bertsolaria. Atximurka ari zaizkit erraiak. Belaunaldi baten tartea genuen juxtu, gure aitaren soldadu lagun izan zen eta. Mundu ikuskeran distantzia handi samarra segur aski; elkar igurtzian, zartatu txikienik ere ez. Tenple oneko pertsona zen Txomin. Harremanerako gozoa. Honekin eta harekin jarduten zekiena.

Soldadu zegoela jarritako bertso-sorta batengatik kartzelara eraman zuten, armada iraintzea leporatuta. Arantzazuko aldizkarian eman zituen argitara, eta garai hartan ez zen hedabide eraginkorragorik. Norbaitek salatu zuen, ordea. Eta estualdia pasatu zuen, urteetarako itzalpean egon beharko zuela etsia hartuta. Ez zen horrelakorik gertatu. Gerora, sorta horretan kuarteleko arrantxoa-eta kritikatzen zituenez, behin baino gehiagotan esan izan dugu —umorea ukendu— Franco deskuidatu egin zela Txominekin, derrigorrezko erregimenaren aurka mintzatu zela baina oso modu gastronomikoan.

Eta kartzela aipatu dudanez, aipatu dezadan ganbara ere. Txominek, behin, sei hitzetan ebatzi zuen adarjotze usaina zuen zirikaldi bat. Alfontso Irigoienek puntua jarri zion: «Gazterik burusoiltzen ari da Domingo...». «Horregatik ez al det bertsotan egingo?» erantzun zuen.Arrapostu punky bat emateko ez da kresta beharrik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.