andoni egana

Txintxetak

2025eko urtarrilaren 12a
05:00
Entzun

Oroitzapenak lanbrotzen hasiak ditut. Baina ez dut uste asmatzen ari naizenik. Duela hogeita bost-hogeita hamar urte, Xenpelar Dokumentazio Zentroko horma batean bagenuen mundu-mapa bat. Gainerako kulturetako kantu inprobisatua ezagutu nahi genuen, eta harreman motaren bat lortu orduko txintxeta bat jartzen genuen. Txintxeta bat Txilen; txintxeta bat Sardinian; txintxeta bat Kuban; txintxeta bat Menorcan; beste bat Portugalen… Ezagutza eta harreman soila ziren gure helburu, baina mundua eskura edukitzearen sentsazioa kitzikagarri zitzaigun.

Groenlandia munduko irlarik handiena da. Espainia halako lau azaleran, biztanlez ez da Getxo edo Irunen kopuruetara iristen. Baionarekin legoke parez pare. Baina lurralde desiratua izan da beti. Norvegia eta Danimarkaren esku garai batean, azken honen menpe egin ditu azken urte mordoa. Badu egun bere autonomia eta independentziazaleek gero eta indar handiagoa dute. Trump iritsi da, ordea. Eta ahobizarrik gabe esan du Groenlandia bere egin nahi duela. Komertzialki pasagune oparoa da; militarki toki estrategikoan dago; lurpe aberatsa du. Paradoxikoa da, hain suhar ukatzen duen klima aldaketak izotzak urtzean Trumpek errazago ustiatu ahal izango dituela lurpeko ondasun horiek.

Eta gu hemen. Nik dakidala, oraindik Groenlandiari txintxeta txatxu bat ere erantsi gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.