Partida bikaina ikusi dugu bi selekzio handiri dagokien bezala. Biek dituzte lorpen handiak. Gureak, eta baita Alemaniak ere. Alemaniak borroka egin du, denok genekien bezala, bukaera arte. Duela egun gutxi nire zutabean idatzi nuen Alemania Alemania zela, eta Alemaniak arrazoia eman dit. Txapelketako partidarik onena izan zen. Guk gauza on asko egin ditugu, baloi-jabetzari eustea bezala. Badira kontu batzuk etorkizunari begira segur aski hobetu beharko ditugunak, geure area ertzeko paseak bezala. Eta pentsatu behar da baloia besteren arean badago ez dizutela golik sartuko. Zurean gehiegitan badago, bistan da arriskuan zabiltzala. Baina tira... Partida bikaina, esan dudan bezala. Uste dut maila eman dugula eta orain zer gertatuko den ikusi beharko da. Etorkizuna planteatu behar dugu. Emaitza honen ondoren, Euskal Herriari berdinketa bat aski zaio eta galduta ere sailka daiteke. Nik pentsatzen dut berdin dela lehenengo ala bigarren izan. Berdin du. Baikorra izan behar da, beste ezer izateak ez du ezertarako balio eta.
Oharra: Euskal Herria jarri dut Espainia zetorren lekuan. Gainerakoan, Mariano Rajoyk duela bi urte idatzi zuen zutabe bat itzuli baino ez dut egin. Ideien sakontasuna, sintaxiaren egokia eta hiztegiaren joritasuna hari zor dizkiot. Zeinen eskuetan gaude?