andoni egana

Tuneletan

2024ko maiatzaren 15a
05:00
Entzun

Badira urte batzuk. Trenez nindoan Zarauztik Donostiara. Aurrez aurre sasoiko amona bat eta pare bat urteko umea tokatu zitzaizkidan. Abiatu orduko haurraren mainak. Baietz amonak. Itxaroteko pixka bat. Segituan jarriko ziola «Pollito Pio». Atera zuen sakelakoa, aurkitu zuen zelako txita hura, eta eman zion haurrari trepeta. Haurra isildu egin zen. Baina Oriorako tunelean negarrak berriz ere. Joan egin zitzaion nonbait konexioa. Tunel irteeran isilaldia. Eta horrela joan ginen Donostiaraino, tuneletan negar-zotin eta irteeretan isilaldi. Nik, txitarekin tximetaraino, Donostian noizbait metroa bukatzen badute, ez nukeela ume harekin topo egin nahi pentsatuz bukatu nuen bidaia.

Ez dakit hala den. Baina diote egungo umeak ez daudela ezezkorako eta frustraziorako heziak. Nahi duten dena daukatela. Batzuek bai…

Pioz akordatu nintzen albistea irakurri nuenean. Orain, etxeetara lapurretara sartzen direnek, itsu-itsuan jotzen omen dute haurren itsulapikoen edo eltzeitsuen bila. Badakite nonbait etxerik gehienetan likideziarik handiena han dagoela. Esanguratsua. Ez al dute zirrikitutik zotz bat sartu eta sosak edo paperak ateratzeko sistemarik landu? Gure eltzeitsuei, ametsei gertatzen zaiena gertatzen zitzaien: bete ahala hustu egiten ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.