andoni egana
HITZ ETZANAK

Tranpa

2023ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Kubatar inprobisatzaile batekin beste kubatar batzuen bat-bateko saioa entzuten ari nintzen. Halako batean ukondoaz ukitu ninduen eta belarrira zerbait xuxurlatu zidan. «Depai» bat zela hura. Geroxeago gauza bera. Ea ez al nintzen konturatu beste hura ere «depai» bat zela. Nik baietz bezala erantzun nion buru mugimendu batez. Hirugarren aldiz «depai» hitza aipatu zidanean, zenbat eta geroragoko utzi okerrago zela, eta nire ezjakintasuna aitortu nion. «Zer da depai bat?»

Orduan azaldu zidan décima escrita para aparentar improvisada-ren akronimoa zela. Erdipurdiko inprobisatzaile batek baino gehiagok egiten zuela hori. Batik bat irrati programetan. Idatziak eraman, eta bat-batean ari balira bezala kantatu. Ibilbide gutxiko tranpa iruditzen zitzaidala erantzun nion, gezurrak hankak laburrak dituela. Irribarre egin zidan. «Hegoak luzeak, ordea! Hemen nabarmentzen diren dezimestek deiak izaten dituzte penintsulatik eta, batik bat, kanariar irletatik. Eta han, saio bakar batean gehiago irabazten dugu hemen hilabete osoan baino. Zortzi-hamar saio eginez gero…»

Dirua den lekuan beti sortzen da tranpa. Baina tranpa batzuk besteak baino arriskutsuagoak dira. Nago, aspaldian «gidu» mordoa jasaten ari garela. Gerraren inguruko diskurtso ulergaitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.