andoni egana

Traktoreak

2024ko otsailaren 8a
05:00
Entzun

Aztoratuta dabiltza Europako nekazariak. Aditza ez dut kasualitatez erabili. Aztorea inguruetan hegan sumatzean jotzen dute txitek, ezin egonda, kolkoaren babesera. Gazteleraz ere «azorarse» horixe da: harrapakaria gertu sumatzean txorikumeari gertatzen zaiona. Gure heriotza, zuen gosea dioen lelo aztoragarria ere sumatu dugu laborarien eskuetan.

Arrazoi dute. Beraiek inoiz baino diru gutxiago irabazten duten bitartean, guri gero eta garestiago iristen zaizkigu haien ekoizpenak. Askok dugu aztoratzeko motiboa. Norbaitek irabazten du, ordea, gehienok galtzaile garen partida honetan. Aztorerik ezean inor ez ginateke aztoratuko. Eta argi dago sistema ekonomiko honetan bitartekari askotarikoek jokatzen dutela harrapakari papera.

«Boniatoa jatera iritsiko gaituk berriz», esan zidan egoera goibel sumatzen duen pertsona nagusi batek. Gerraosteko urteetan boniatoa zen pobretasunaren paradigma, patatarik ere ez zuten kaletarren elikagaia. Ez nion esan boniatoa orain modan dagoenik. Pipertu egiten da festa eta gainerakoetan jendeak taloak jateko duen puria sumatzean. «Ez hituzke horrela ibiliko guk adina jan behar izan balute». Eta gero, nekazarien protesten, elikagaien salneurrien eta harrapakarien harira, «alimentu kiriki» aipatu zidan...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.