Erraldoiak —erraldoi txikiak, oximorona badirudi ere— dantzatu beste onik ez duena; paseora irten eta errima pareak egiten diharduena —kale-seinale, zuhaitza-emaitza, denda-zerrenda...—; Rubiken kuboa ahalik eta azkarren osatzen ahalegintzen dena; manga komikietako marrazkiak behin eta berriz kopiatzen dituena; baloiari ehun toke jo arte atsedenik hartzen ez duena; Capablancaren xake partida guztiak buruz ikasten ari dena; Mikel Urdangarinen imitazio perfektua lortzea beste ametsik ez duena...
Ume, nerabe edo gaztetxo friki bat ustekabean sortzen da. Suhartasun fokalizatu horren azalpenak eman behar direnean, guraso batzuek tradiziora joko dute: «Aitona zena ere oso zalea zuen!». Beste batzuek askatasuna izango dute aterpe: «Horixe da berak nahi duena. Guk ez diogu ezer agindu, ez eragin». Ume frikiak, gertura —norbera ere hala izan zelako askotan—, ulerkortasun sentimendua sor dezake. Urrutira, distantzia emozionala handia bada, hozki punttua ere bai.
Hamazazpi urteko mutiko donostiar bat, izenez Ekaitz, torero debutatzeko amorratzen dabilela jakin berri dugu. Hamalau urte zituela harrapatu zuen pandemiak eta etxeko egongelan praktikatzen omen zuen altzariak ertz batera pilatuta. Argi-trajea zuri-beltzeko kontutzat neukan nik...
HITZ ETZANAK
Torero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu