andoni egana
HITZ ETZANAK

Titan

2023ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Hondorik gabeko putzua da greziar mitologiarena. Jainko eta jainkosen ondoan, askotan elkarren aurkakoborrokan, titanak eta titanideak ageri dira, ar eta eme. Beti ere indarrari eta kemenari lotuak, bertsiorik hedatuenean, Urano eta Gearen seme-alabak eta haien ondorengoak dira titanak eta titanideak. Haiei buruz kontatzen diren istorioak izugarrikeria erakargarriz beteak daude. Kronotitana —Saturno erromatarrentzat—, Urano gainditu ondoren agintzen jarri zenean, bere seme-alaba guztiak irensten hasi zen, haiek agintea kenduko zioten beldurrez. Bere arreba eta emazte zuen Reak —Cibeles— seme batezkutatu egin zion jan ez zezan. Zeus zuen izena. Eta kozkortuzenean, aitari aurre egin zion eta bere anai-arreba batzuk goiti egitera behartu zuen. Ezaguna da, halaber, Zeus honek berak, Prometeo, bigarren belaunaldiko titan bat, Kaukaso mendilerroan katez loturik egotera zigortu zuela. Egunez putreek gibela jaten zioten. Eta gauez gibelberritu egiten zen, hurrengo egunez berriz jan ziezaioten...

Izugarrikeria hauek aintzat hartuta, bost laguneko eskifaia zuela Titan turismo-urpekontzia galdu izanak ez dit aparteko zirrararik eragin. Behatxuloak hutsegin omen du. Bai segur aski. Biek gainera: ontziarenak eta kontzientziarenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.