andoni egana

Sokak

2024ko azaroaren 29a
05:00
Entzun

Harrituta geratu ginen ezagutu genituenean. Inprobisatzaile txiletarrek gitarroia deritzan musika-tresna baten laguntzaz inprobisatzen zuten. Kontatu ziguten beren emanaldietan, denboraren erdia «dibinoari» kantatuz ematen zutela —Bibliako pasarteen interpretazio askea nagusiki— eta beste erdia «humanoari» buruz, gai lurtar eta umoretsuagoei heldu ahal izateko. Zur eta lur gu. Irudikatzen duzue Nafarroa Arenan final batean goizeko saioa osorik dibinoari buruzkoa izatea? Zenbatek pixalarria!

Are gehiago harritu gintuen gitarroiarenak. Hogeita bost sokako gitarra modukoa da. Giltzak ditu guk ezagutzen dugun gitarrak baino gehiago, eta giltzen pala da zabalagoa. Kontatu ziguten gaia ematen dietenean, gaiarekin batera, gitarroia ze klabetan ipini behar duten agintzen dietela, eta epaimahaiak biak hartzen dituela aintzat, afinazioan ematen duten denbora eta kantuan hastean diotena. 

Gure musika talentu urriak gogoan, «guk ez genuke Txilen lehiaketarik irabaziko», esan nion ondoan neukan bertsolariari. «Benitok ere ez!», erantzun zidan. Biok genekien ari zela oriotarraren perfekzio grina izugarriaz. Orain, agurraren orduan, Benito Lertxundik pozik dagoela adierazi du, lanbideak ongi tratatu duela. Ez naiz harritzen. Harremana hitz ederra da. Hartu eta eman. Eta asko ematen duenak asko hartzeko arriskua izaten du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.