andoni egana
HITZ ETZANAK

Sobratua

2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Gazteleratik iritsi zaigu esamoldea, eta haiek darabilten zentzu berean darabilgu guk ere egun. Sobratua da gauzak erraz egiten dituena; ahalegin handirik egin gabe nahi duena lor dezakeena; ahozabala; era batera edo bestera gainezka egiteko joera duena; neurririk gabea...

Izan zen, ordea, euskaraz sobratua-k juxtu kontrako esanahia izan zuen garaia. Mingarria zen sobratua izatea. Udaberrian egun-pasa egin bertsotan, eta etxera bueltan autoan, hodeiertzean kolore ubel-laranjak nagusitzen ziren ordu modu hartan, askotan jotzen zuen oroiminak, iragan-minak, piperminak, minak... Lazkao Txiki bera. Eta kontatzen zigun baietz, ederra dela jende artean ibiltzea eta jendearen lausenguak entzutea. Baina gero etxera itzuli, eta bakarrik aurkitu behar izaten zuela bere burua. «Badakik oiloak ere nola ekiten dion artaburuari. Bueno, hik igual ez dek jakingo, kalekoa haiz eta. Lehenengo hasten dek gerri-gerriko artale mardulenei mokoka. Eta beti geratzen dek ertzean artale txiki sobraturen bat. Ni hori nauk: artale txiki sobratua». Joxe Agirrek ere, azken urteetan, gazteagoen jiran zebilenean, hala aitortu izan zuen sarritan: «Poz bat badaukat behintzat, ez naiz sobratua».

Oraingo sobratuek lehengosobraturik ez sortzea da gizarte honen helburu nagusia...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.