andoni egana

Sinetsi

2024ko azaroaren 14a
05:00
Entzun

Unibertsitaterik onena bizitza dela. Askori entzungo zenioten. Egia da. Baina gehienetan unibertsitatean ibili gabeko jendearen ahotan entzuteak susmoren bat pizten du…

Iritzi guztiak hartu behar direla aintzat. Behin baino gehiagotan entzungo zenuten. Halaxe da. Baina aintzat hartu beharrekoa da, halaber, zeri buruz eta zeinenak diren iritzi horiek. Adimena triste dabil. Badirudi izen-laguna derrigorrezkoa duela zerbait izatekotan. Adimen emozionala, adimen artifiziala… dabiltza gure ahotan. Eta adimena bere soilean? Datuak bilatu, datuak pilatu eta elkar jostearen ohiturak garatzen duen zera horretaz ez da inor mintzo.

Fernando Valladares zientzialaria da, Biologian doktorea. Azken asteotan aho bizarrik gabe aipatu du klima aldaketa zenbateraino den larri. Orain kontatu digu aldaketa hori badenik ere sinesten ez duen jendeak nola mehatxatu eta iraindu duen sare sozialen bidez. Eta ikasgai bat eskaini digu horri buruz ere. «Interneten gezurrak ez dituzte sortzen jendeak sinets ditzan. Sortzen dituzte inork ezer sinets ez dezan. Eta horretan efikazak dira. Konfiantzarik ez den lekuan, akademiak, zientziak edo irakasleek izan dezaketen sinesgarritasuna edonork izan dezakeen ustearekin parekatzen da». Trumpen garaipena edo Valentziako lokatzari garrantzia kentzearena lokatz hori sortuz lortzen dute…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.