andoni egana

Sinetsi

2024ko ekainaren 8a
05:00
Entzun

Probokazioak oinak laburrak ditu. Ibilaldi luzeetarako ez da bidailagun ona. Hori badakizu. Baina gainetik ere ez duzu pasatzen utzi nahi. Koldarkeriarik ez zenioke barkatuko zeure buruari. Ataka batean zaude. Zeure onena eman beharko duzu zer eta nola adierazi erabakitzeko garaian. Zenbat ziritik, zenbat zuritik eta nola.

Konpromiso batean sartu zara, nola ez dakizula. Baiezkoa eman zenuen eta joan egin zara. Publikoarengatik, gaiak ertz asko dituelako, egoerarengatik… ez da erraza zer eta nola esan pentsatzea. «Une hauetan nahiago nuke dantzaria banintz. Orain ahoa ireki baino…!», bota diozu bertsokideari jendaurrera irten baino lehenxeago. Irribarre laño batez erantzun dizu. Ondo daki bertsolari izatea gustuko duzula nahiz une jakin batzuetan ahoa zabaldu eta zerbait esan beharrak ito egiten zaituen. Baina horretanxe datza jolasa. Zenbateraino izan argi; zenbateraino bota, baina diximuluan; zenbateraino batzuk mindu besteak goxatzearren; zenbateraino…

Ez zara bertsotan ari, baina jendaurrean zaude. Poeta eta sexu abusuak lerroburu berean topatu dituzun unea mingarri gertatu zaizu. Poeta. Ezaguna. Euskalduna. Gureetakoa edo. Ez dakizu zer idatzi. Soil-soilik sinesten duzula. Ez Jainkoaren hitza, Marisol Zamoraren esana baizik.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.