andoni egana
HITZ ETZANAK

Primateak

2023ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Azken urteetan tarteka azaltzen da gure bizitzan Pablo Ibar. Azken aldiz, joan den astean. Urteetan kartzelan dagoen euskaldun jatorriko gizon amerikar honek beste epaiketa bat izan dezake nonbait, otsailean. Bere izena heriotza zigorrari lotua azaldu zaigu urteetan, eta taberna zuloko berriketaldi asko entzun ahal izan dugu, suharrak gehienak. Horrelakoak hesola batekin garondoan jo eta bertan seko utzi behar direla entzutera iritsi naiz. Bat ez etorri arren, askotan geratu izan naiz mutu.

Irakurria bainuen Albert Jacquard filosofo eta idazleak heriotza zigorrari buruz galdetu ziotenean erantzun zuena: «Misterio handia da heriotza. Ze mentalitate deabruk garamatza heriotza zigortzat hartzera? Izate zentzudun batek ez diezaioke heriotzarik eman beste izate zentzudun bati, pertsonaren sorrera baino lehenagoko egoerara itzuli gabe. Bere zigorren artean heriotza onartzen duen jendarte oro barbarie egoera batean ainguratua dago, eta zentzubakoak ditu agintari. Heriotza zigorra krimenaren aurkako borrokan eraginkortzat hartzen dutenekin eztabaidatzeari uko egiten diot. Nik ez dut primateekin eztabaidatzen».

Badira hogeita hamar bat urte hori esan zuela. Orain, norbaitek kargu hartuko lioke animaliekiko sentiberatasun urriarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.