andoni egana

Plazera

2023ko abenduaren 22a
05:00
Entzun

Duela ia lau urte, itxialdi garaian berreskuratu nuen, etxean geneukanarekin moldatu behar zen eta. Irungo Udaleko Euskara batzordeak 1985etik 1989ra argitaraturiko Plazara aldizkarien bilduma lodia. Denbora bera geratu egin zela zirudien boladatxo hartan, sekulako gozamena izan zen niretzat 35 urte atzera egin ahal izatea. Ez zen iragan-min soila. Bazen jakin-mina ere. Nondik gentozen?

Lehen aldizkariko lehen editorialeko lehen ahapaldiko lehen hitzak: «Diskriminazioa. Hona hemen, hizkuntz politikari buruz ari garenean sarritan entzuten den hitz bat». Editorialaren ondotik, honako egileen kolaborazioak: Txomin Sagarzazu, Mariano Izeta, Ramon Irastorza, Koldo Izagirre, Jose Antonio Loidi, Patri Urkizu, SIADECO, Joxerra Gartzia, Joseba Sarrionandia, Hasier Etxeberria, Bernardo Atxaga, Juan Garzia, Juan Kruz Igerabide eta Jesusmari Mendizabal. Herri aldizkari batentzat a ze kolaboratzaile taldea! Hartuko luke batek baino gehiagok gaur egun ere…

Eta aldizkariaren arduradun, Joxan Elosegirekin batera, hi, Jorge. Orduan ere hi! Lehen aldizkari harekin bateratsu ezagutu genian elkar. Geroztik, noizbait egon izan haiz nire idatzien zain. Beti azken orduan ni. Baita orain ere! Hitzik egokienen bila berandutu egin zaidak eta…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.