andoni egana

Pilaketa

2024ko uztailaren 26a
05:00
Entzun

Ez zara inor uda osoan makrokontzertu horietako batera joan ez bazara; ez joatea baino okerragoa da joan zarela ez frogatzea; frogatzeko, ez da aski kontatzea. Irudiekin jakinarazi behar diezu hurbileko nahiz urrunagokoei orduantxe eta han, zu zeundela. Extimitateak intimitateari gaina hartu dion honetan, guztiok dakigu intimitatearen arloan eskubideak baditugula. Badira oraindik jendaurrean heroi-kapa janzteko joera duten gizonezkoak. Ez dakigu eztabaidatzen. Mihi-pozoia ahuldu egin zaigu eta ukabilen indarra ahaldundu da. Koktel nahasia...

Honakoa da albistea: herenegun, Karol G-k Madrilen eskaini zuen kontzertuaren ondoren, 42 urteko gizonezko bat bideo-dei bat egiten ari zen bere bikotekideari. Inguruan zeuden hiru emakumek baimenik gabe beraiek grabatzen ari zela pentsatu zuten. Eztabaidan hasi ziren. Beste gizonezko bat hurbildu zitzaien, itxuraz batarekin zein besteekin harremanik ez zuena. Eztabaida berotzen joan zen. Gizonezko iritsi berriak kolpe bat eman zion bideo-deia egin zuenari. Hau lurrera erori zen. Zoruaren kontra jotako kolpearen ondorioz hil da.

Kasualitatetzat joko du askok. Istriputzat. Niri albisteak eragin egin dit. Hiltzeko moduak ere, xelebreak eskaintzen dizkigu egungo gizarte konplikatuegi honek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.