andoni egana

Parekotasunak

2024ko uztailaren 21a
05:00
Entzun

Askatasun zalea zen Jose Mari Iparragirre nonbait. Urretxun jaioa, 13 urte zituela gurasoek Madrilera jo zuten bizitzera eta semea haiekin joan zen Espainiako hiriburura. 1833. urtea zen, lehen karlistaldia piztu zen sasoia. Buruan bere herria eta auskalo ze ideia, 13 urte zituela handia egin zuen Iparragirrek. Goiz batez, eskolara zihoala esan etxean, eta oinez etorri zen Euskal Herrira karlisten batailoi batean izena ematera. Oinez! Duela 200 urte!

Mila lan, bidaia eta peripezia ezagutu ondoren, Ezkio-Itsason hil zen 60 urte zituela. Diotenez, bapo bazkaldu eta etxerakoan euri-erauntsi handi batek harrapatu zuen, eta ezin izan zuen bere onera itzuli bustialdiaren ondoren.

Madril, Ezkio-Itsaso eta bapo bazkalduta. Abiadura Handiko Trenaren istorioak badu zerikusirik Iparragirreren ibiliekin. Hori bai, onartu beharko dugu urretxuarra trena baino bizkorragoa zela. Oinez etorri zen Madrildik 14 urte zituela bata; bestea egiteko zulatu dute lurra han eta hemen, baina hamazortzi urteren buruan ez dugu iristen ikusi, nahiz bitarte horretan arduradunek sarri bazkalduko zuten bapo. Eta gainera, orain, arazoak sortu dira ibilbidearekin. Donostiatik Iruñerako trenbideak lotura non omen da gakoa. Askatasuna non balitz sikiera eztabaidagai...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.